Molatu Produkzioak ikuskizun zein ekitaldi ezberdinen kudeaketan lan egiteko sorturiko proiektua da; musika, zinema, ezkontzak eta bestelako arloetan esperientzia izandako partaideek osatua. Zerbitzu enpresa izanik, era ezberdinetako eskaerak bideratzeko eta aholkatzeko helburuz sorturikoa da.
Mugak ezarri gabe, bezeroak behar duena bilatu, kudeatu eta sustatzeko konpromezua onartzen du Molatu Produkzioak-ek. Esparru zabalean eta ikuskizunen inguruko hainbat eta hainbat profesionalen laguntzarekin bezeroa aholkatzeaz gain, bere interesen inguruko aukera berriak, gomendioak eta aurrikusten diren oztopoen soluzioak eskainiko ditu Molatuk.
Ezkontza dela, ospakizun edonolakoa dela, disko-festa, festa pribatua, kontzertuak, proiekzioak... Aukera mugagabeak eta aukera hauek gauzatzeko baliabide zein bitartekariak bezeroaren esku jartzea da gure helburua; Molatu Produkzioak-en konpromezua.